Olentzero Euskal Herrriko mendietan bizi den jentil bat da eta bere neska laguna Mari Domingi.
Kondairak dionez jentilak izar handi bat ikusi zuten, eta zer ote zen galdetu zioten beraien arteko zaharrenari.
Agureak esan zien izarrak neguaren amaiaera iragartzen zuela eta Kismi edo Jesusen jaiotza.
Jentil guztiek, Olentzero izan ezik, bere burua amildegi batetik bota zuten.
Olentzero Belenera hurbildu zen Jesus agurtzera eta Euskal Herrira itzuli zenean Jesusen berri ona zabaltzen hasi zen.
Olentzerok tripa handia dauka, txapela darama buruan, pipa erretzen du, abarketak janzten ditu, jatuna da eta edatea gustukoa du.
Leku batzuetan, abenduaren 24a baino lehenago, Olentzero haurren gutunak jasotzen hasten da, Hiru Erregeek egiten duten bezala. Berrikuntza hori ez da herri guztietara zabaldu.
Peio Lagos
No hay comentarios:
Publicar un comentario